top of page

Jarduerak

Atal honetan gai honen inguruan egingo ditugun 10 jarduera aurkituko dituzue, zuek ere etxean egin ahal izango dituzuelarik.

 

1. AURRE EZAGUTZAK LANTZEN

 

Gaiari sarrera emateko irakasleak umeen aurrezagutzen inguruan galdetuko die (zer dakizue saguen inguruan?). Korroan eserita dauden bitartean haurrek beraien aurre ezagutzak esango dituzte, irakasleak berriz, arbelean apuntatuko ditu. Ondoren, gaiaren inguruan zer jakin nahi duten zehaztuko dute eta hezitzaileak kartulina handi baten gainean idatziko ditu. Jarraian planteatzen diren jarduerak haurrek zer ikasi nahi dutenaren ingurukoak izango dira.

 

2. MARGOTZERA!!

 

Irakasleak haurrei aurrez prestatutako kareta batzuk emango dizkie eta hauek libreki margotu beharko dituzte. Honetarako hainbat material ezberdinetaz baliatuko gara (tenperak, margoak, errotulagailuak, testura ezberdinetako materialak..). 

 

3.  LEHOIA ETA XAGUA

 

Eskolako liburutegian aurkitutako liburua irakurriko dugu, bertan balio ezberdinak lantzen dira ala nola, nahiz eta pertsona txikiagoa edo ahulagoa izan bere alde indartsuak ere badituela. Norberaren mugak ezagutzeko eta norbere buruan konfiantza izatera bultzatzen duen ipuina da.

 

4. GOAZEN MUSEORA!

 

Arabako Natur Zientzien Museora egingo dugu, bertan haurren xaguen inguruan gehiago sakontzeko eta fisikoki ere ikusi ahal izateko aukera izango dute.

 

5. ESPEZIALISTA BATEN ETORRERA!

 

Gure gelakide Gaizkaren amak xaguekin lan egiten du eta aukera ezin hobea dugula pentsatzen dugu, museotik etorri berri geratzen zaizkien jakiteko ideiei erantzuna emateko asmoz. Honetarako galderak aurrez prestatuko ditugu.

 

6. MURALA

 

Orain arteko prozesu osoa irudikatuko dugu argazkien bidez, orain artean proiektuan zehar hezitzaileek ateratako argazkiak itsazteaz gain temperen bidez beraiek nahi duten bezala dekoratzeko aukera izango dute. 

 

7. LABERINTOA

 

Haurrek laberintoaren jokoa burutu beharko dute. Xaguak gazta jan ahal izateko bidea erakutsi behar diogu.

 

8. XAGU TXIKI XAGU MAITE

 

Aurrerago burutuko dugun gurasoentzat prestatuko dugun antzerkiari amaiera emateko xagu txiki xagu maite abestia ikasiko dugu. Honetaz gain ikasi dugun guztia arbelean idatziko dugu eta haur bakoitzak ideia bat aukeratu beharko du ( haurrek bere protagonismo puntua ere izan dezaten). Antzerkirako lehoiaren papera eta xaguaren papera nork hartuko duten ere zehaztuko da.

 

9. GELA PRESTATZEN! 

 

Antzerkia egin aurretik, gela prestatuko dugu, honetarako muralaren antzeko zerbait egingo dugu. Oraingoan, atzean jartzeko poster erraldoi moduko bat margotuko dugu. xaguaren eta lehoiaren disfrazei azken ukituak emango dizkiogu.

 

10. ANTZERKIA

 

Gelan landutako Lehoia eta Xagua ipuina antzeztuko diegu gurasoiei, hau antzeztu ostean, aurreko jarduera batean zehaztutako ikasitakoaren inguruko esanldia esango dute eta amaitzeko Xagu Txiki Xagu Maite abestia abestuko dugu. 

 

bottom of page